Emakumeari buruzko dokumentazio eta ikasketa Zentrua
Centro de documentación y estudios de la Mujer

Sareak eta kooperazioa

1994. urtean, Espainiako sare bat sortzea erabaki zen, eta horrela jaio zen Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sarea. Bertan biltzen dira emakumeen elkarteek sortutako liburutegi eta dokumentazio zentro guztiak, berdintasunerako erakunde publikoak eta ikerketa talde guztiak. Horren betekizun nagusietako bat generoari eta emakumeari buruzko gaien leherketa bibliografikoa kontrolatzea eta gure informazio unitateak erabiltzen dituzten emakumeei zerbitzu hobea eskaintzea da.

Lan askok genero gaia aztertzen dute diziplina zientifiko guztien ikuspuntutik. Emakumeek arkitekturan, teologian, hizkuntzalaritzan, migrazio mugimenduan eta beste hainbat gaitan betetako lana aztergai da erakundeetako argitalpenen eta argitaletxe pribatuen. Horregatik, gero eta gehiago saiatu behar da sortutako bibliografia zabala kontrolatu ahal izateko. Hein berean, informazio eskaerak gero eta anitzagoak dira: ikerketa langileak, emakumeen masterretako unibertsitate-ikasleak, unibertsitateko ikasleak.

Datu horiek guztiek adierazten digute, egun, emakumeentzako informazio-unitate onak sortu behar direla, besteak beste: liburutegi onak, hemerotekak, bideotekak, teledokumentazio zerbitzuak etab. .

Estatuan existitzen diren zentro desberdinak harremanetan jartzearen ideia 1993an Madrilen antolatu ziren Jardunaldi Feministetan sortu zen. Jardunaldi horiek antolatu ziren esperientziak eta arazoak elkarrekin aztertzeko eta kolaborazio egonkor bat ezartzeko. Horrela, lehen topaldia Iruñean egin zen 1994. urtean, IPES antolatuta, Emakumearen Dokumentazio eta Azterketen Zentroaren laguntzarekin. Bertara hainbat izaera eta estatus juridikotako hamabi bat informazio-zerbitzu joan ginen, erakunde publikoak eta pribatuak aldi berean izan zirelako. Horrek, hasieratik sareari ugaritasun eta aberastasuna eman dio. Aipatutako jardunaldietan, aditzera eman zen dokumentazio baliabide ugari zirela, baina batzuetan gaia gehien interesatzen zitzaienek ere ez zutela errealitate horren berririk eta, batez ere, aipatu zen informazioa eta kolaborazioa elkar trukatu behar zirela. Kolaborazio premia oso nabarmena izan zen, horregatik kontaktu horiek aldian-aldian mantentzea erabaki zen: urtean behin.

Proyeccion Internacional de la Red

Espainiako sareak aktiboki hartzen du parte emakumeari buruzko eta emakumearentzako informazioaren munduari buruzko Know How Hitzaldian (Amsterdam 1998, Kampala 2002). Une hauetan, Sarearen kide den Zentro batek, Centre de Documentació del Institut Catala de les Donnes-ek, Know How Hitzaldiaren Batzorde Iraunkorrean hartzen du parte. Hura aipatutako aitorpenaren helburuak betetzen direla zaintzeaz arduratzen da: “Know How Hitzaldiaren helburua Emakumeari buruzko eta emakumearentzako informazioaren ikuspena eta irisgarritasuna hobetzea da esparru orokorrean eta tokiko esparruan. Bertan, emakume indigenei, migratzaileei, errefuxiatuei eta lesbianei buruzko eta horientzako informazioa barne hatzen du”. Horretaz gain, Sareak The Maintenance and Development Group of the European Women’s Thesaurus taldean parte hartzen du, Popular Francesca Bonnmaison Liburutegiaren bidez”. Emakumeei buruzko gaietan espezializatutako dokumentazio zentroetako emakume adituek osatzen dute aipatutako taldea, eta Europako finantzazioarekin, 1998. urtean, “Women’s Thesaurus” ingelesez idatzi zuen. Berehalako proiektua da hura erkidegoko beste hizkuntzetara itzultzea.

Sareko hainbat Zentrok Mapping the World of Women’s Information Services Database hartzen dugu parte. Horren helburua emakumeei buruzko eta emakumeentzako informazio zerbitzuetako ikuspena zabaltzea da.

Nuestra biblioteca

Catálogo Bibliográfico

Aquí podréis acceder a nuestro fondo bibliográfico, ordenado por diferentes materias, y realizar búsquedas avanzadas a partir de diferentes criterios.

recursos digitales

El Centro de Documentación Digital ofrece el contenido de más de 500 documentos y una base de datos de páginas web.

Carteles on-line

Los carteles creados por el Movimiento Feminista de Euskadi constituyen hoy un documento vivo que nos permite observar la evolución del feminismo en el último cuarto del siglo XX. Accede a la colección de más de 700 carteles que el Centro de Documentación ha recopilado y catalogado.

Documentos históricos

El Centro de Documentación de Mujeres, además de ser un depósito público de una colección ordenada de libros, revistas y DVD’s, conserva fondos patrimoniales sobre el movimiento feminista de Euskal Herria de gran relevancia.

Aqui puedes acceder a nuestros fondos digitalizados: la totalidad de los números de la revista Geu Emakumeok y literatura gris (jornadas, ponencias, artículos, recortes de prensa..)

Patrocinadores