Emakumeari buruzko dokumentazio eta ikasketa Zentrua
Centro de documentación y estudios de la Mujer
Emakumeen Liburutegiak
“De nuestras vidas, de nuestros deseos, de las formas que tejemos las relaciones y reproducimos el mundo, poco quedará a menos que nos propongamos construir una memoria genérica cada vez más rica, porque la memoria no existe: se construye”
Marcela Lagarde
1909an “Biblioteca de la Dona” fundatu zuten Bartzelonan, eta hori izan zen Europako, eta agian munduko, emakumeentzako lehen liburutegia. Jardunean jarraitzen du Biblioteca Francesca Bonnemaison. Hala ere, salbuespena izan zen espainiar panoraman, Espainiako emakumeentzako gainerako liburutegiak 80ko hamarkadatik aurrera fundatu baitziren
Nazioarte mailan, 1926an The Fawcett Library sortu zuen Londresen London Society for Women’s Service-k. Hau, geroago, London Guildhall University-ren esku geratu zen, eta 2001ean National Library of Women. bihurtu zen. 60.000 liburuko fondoa du, eta nabarmena da bertako bilduma historiko bikaina.
Parisko Marguerite Durand Liburutegia 1931n fundatu zuten frantziar kazetari eta feminista honen bilduma partikularrarekin. Izan ere, honek hiriburuko Udaletxeari utzi zion bere lana dohaintza gisa. Gaur egun 30.000 liburu inguru ditu eta hiriko udal liburutegietako bat da. Bertako bilduma historikoa ere oso baliotsua da.
Amsterdamen, 1935ean, International Information Centre and Archives of the Women´s Movement IIAV , gertu zen: fundazio pribatua da eta gaur egunean holandar gobernuaren dirulaguntza jasotzen du. Mugimendu Feministari buruzko informazioa trukatzeko nazioarteko oinarrizko zentroa da, eta emakumeei buruzko informaziorako nazioarteko sareen kide. Bertako fondoa 65.000 liburuk baino gehiagok osatzen dute.
Copenhaguen KVINFO, dago. 1964an fundatu zuten, daniar Emakumeen Elkarteak eginiko dohaintzari esker. Gaur egunean, Danimarkako Liburutegi Nazionalaren zati da.
Horien ostean, XX. mendearen azken hamarkadetara arte itxaron beharko da Europa eta Ipar Amerikan gai hauen inguruan espezializatutako hainbat informazio-zentro sortzen ikusteko. 60ko hamarkadan Mugimendu Feminista sendotzeak eta unibertsitate giroan “Women’s Studies” sortzeak badu zerikusirik agertze horrekin. Hauei esker, androzentrikoa ez den zientzia sortu ahal izan da.
70eko hamarkadaren amaieran Mugimendu Feminista guztiz errotua zegoen espainiar lurraldean eta urte horietan sortuko ziren emakume taldeek eta emakumeentzat sortutako lehenengo liburutegiak. 80ko hamarkadan, berriz, lehenengo Dokumentazio Zentro publikoak agertu ziren (Instituto de la Mujer 1983. urtean sortu zen) Estatuan eta Autonomi Erkidegoetan, berdintasunerako erakundeek sustatuta.
Informazio beharra zegoen lanbide esparruetan ikasleen aldetik eta ikertzaile eta profesionalen aldetik; berdintasunari buruzko politika berriak hedatu egin behar ziren; emakumeek ahalegin handiak egiten ziharduten hezkidetza eta ikerketa mailan. Ekintza horietarako guztietarako behar-beharrezkoak
Catálogo Bibliográfico
Aquí podréis acceder a nuestro fondo bibliográfico, ordenado por diferentes materias, y realizar búsquedas avanzadas a partir de diferentes criterios.
recursos digitales
El Centro de Documentación Digital ofrece el contenido de más de 500 documentos y una base de datos de páginas web.
Carteles on-line
Los carteles creados por el Movimiento Feminista de Euskadi constituyen hoy un documento vivo que nos permite observar la evolución del feminismo en el último cuarto del siglo XX. Accede a la colección de más de 700 carteles que el Centro de Documentación ha recopilado y catalogado.
Documentos históricos
El Centro de Documentación de Mujeres, además de ser un depósito público de una colección ordenada de libros, revistas y DVD’s, conserva fondos patrimoniales sobre el movimiento feminista de Euskal Herria de gran relevancia.
Aqui puedes acceder a nuestros fondos digitalizados: la totalidad de los números de la revista Geu Emakumeok y literatura gris (jornadas, ponencias, artículos, recortes de prensa..)


